16 <<Hala bada, nik neuk liluratuko dut,
basamortura eraman,
eta bihotzera mintzatuko natzaio*.
17 Han bere mahastiak itzuliko dizkiot,
Ezbehar‑ibarra* itxaropen‑ate bihurtuko.
Han bere gaztaroan bezala erantzungo dit,
Egiptotik atera zenean bezala.
18 Egun hartan ‑‑hala diot nik, Jaunak‑‑
<Ene senar> esango didazu,
eta ez <Ene Baal*>.
19 Baalen izenak ere
ahotik kenduko dizkiot,
eta ez da gehiago
haien izenik aipatuko.
20 Egun hartan ituna egingo dut
neure herriaren alde,
basapiztia, hegazti eta narrastiekin.
Uztaiak eta ezpatak hautsiko ditut,
lur honetan ez da gehiago
gudurik izango.
Lasai biziaraziko dut neure herria.
21 Neure emazte egingo zaitut betiko.
Gure ezkontza zuzena
eta legezkoa izango da,
maitasuna eta errukia
izango ditu oinarri.