21 Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik. 22 Jainko Jaunak gizonari* kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion. 23 Honek esan zuen:

«Hau bai dela

ene hezurraren hezur,

ene haragiaren haragi!

«Emakume» izango da deitua

gizakumeagandik*

izan baita hartua».

24 Hargatik, gizonak bere aitamak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera* izango dira.

25 Larrugorri zeuden gizona eta emaztea; hala ere, ez zuten elkarren lotsarik.