Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Mt 9,35-37

Uzta ugaria da, baina langileak gutxi

35 Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berriona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. 36 Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala. 37 Orduan, bere ikasleei esan zien: <<Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. 38 Erregutu, bada, uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara>>.