Tenplua herri guztientzat otoitz‑etxe. Mt 21,12-16

Tenplua herri guztientzat otoitz‑etxe

(Mk 11,15‑19; Lk 19,45‑48; Jn 2,13‑16)

12 Jesus tenpluan sartu zen, eta bertan salerosketan* ari ziren guztiak kanpora bota zituen eta diru‑trukalarien eta uso‑saltzaileen mahaiak irauli. 13 Eta esan zien: <<Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz‑etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue>>.

14 Tenpluan itsuak eta herrenak hurbildu zitzaizkion, eta sendatu egin zituen. 15 Baina apaizburuak eta lege‑maisuak haserre bizian zeuden, Jesusek egiten zituen gauza harrigarriengatik eta haurrak tenpluan <<Gora Daviden Semea!>> oihuka ari zirelako. 16 Eta esan zioten:

‑‑Ez al duzu entzuten zer dioten horiek?

Jesusek erantzun zien:

‑‑Bai. Eta zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena?