Maitasunezko iragana oroituz

2,1‑2 Jaunak bidali ninduen Jerusalemgo jendeari bere mezu hau hots egitera:

<<Gogoan dut, Israel,

nola maite ninduzun gazte zinenean,

gogoan zure ezkongaietako maite‑laztana:

nola ibili zinen nire ondoren

basamortuan, erein gabeko lurrean.