Jesusek hamabi apostoluak izendatu. Mt 10,1-4

Jesusek hamabi apostoluak izendatu

10,1 Jesusek, bere hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak* botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko.

2 Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon ‑‑Pedro deritzana‑‑ eta haren anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta haren anaia Joan; 3 Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago Alfeorena eta Tadeo; 4 Simon Zelote eta Judas Iskariote*, Jesus saldu zuena.