Jesus eta haurrak

(Mk 10,13‑16; Lk 18,15‑17)

13 Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. 14 Jesusek esan zien: <<Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege>>.

15 Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik.