Emakumearen sorrera

18 Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».
19 Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen. 20 Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu. 21 Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik. 22 Jainko Jaunak gizonari* kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion. 23 Honek esan zuen:

«Hau bai dela
ene hezurraren hezur,
ene haragiaren haragi!
«Emakume» izango da deitua
gizakumeagandik*
izan baita hartua».

24 Hargatik, gizonak bere aitamak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera* izango dira.
25 Larrugorri zeuden gizona eta emaztea; hala ere, ez zuten elkarren lotsarik.