26 Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure antzeko, gure irudiko; menpera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak* eta lurrean narrasta dabiltzan piztia guztiak».

27 Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.

28 Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; menpera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narrasta dabiltzan piztia guztiak».

29 Jainkoak esan zien: «Hara, zeuei ematen dizkizuet lur-azalean diren hazidun landare guztiak eta hazidun fruta-arbola guztiak; horiek izango dituzue janari.

30 Abere, zeruko hegazti eta lurrean narrasta dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari».

Eta hala izan zen.

31 Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak. Honela, seigarren eguna burutu zen.