15 Ikusi zuten faraoiaren* zenbait zerbitzarik ere, eta haren edertasuna faraoiari aipatu zioten. Horrela, faraoiaren jauregira eraman zuten. 16 Oso tratu ona eman zioten Abrami Sarairengatik, eta ardiak eta behiak, astarrak eta astemeak, neskame-morroiak eta gameluak eskaini zizkioten oparitzat. 17 Jaunak, ordea, gaitz handiz zigortu zituen faraoia eta honen etxea, Abramen emazte Sarai zela eta.

18 Deitu zuen faraoiak Abram eta esan zion: «Zer egin didazu? Zer dela-eta ez didazu jakinarazi zeure emazte zenuela? 19 Arreba duzula esan didazu eta emaztetzat hartu dut. Horra zeure emaztea, hartzazu eta zoaz».