Ezkontza eta dibortzioa

19,1 Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz bestaldera igaroz. 2 Jende‑multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien. 3 Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten:

‑‑Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?

4 Hark erantzun zien:

‑‑Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia, 5 eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aitamak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira. 6 Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizonak aska.