Bata bestearekin heldu zineten maitasunaren mundura
eta bata bestearekin izango zarete halaber
heriotzaren hegal zuriek zuen hemengo
egunei amaiera ematean,
elkarrekin jarraituko baituzue
Jainkoaren oroimen isilean.
Maita ezazue elkar, baina maitasuna
ez lotura bihurtu…
Lautearen hariak banaka daude kokaturik
musika bera osatzen duten arren…
Eman bihotza gogotik,
baina ez zuen elkar lagunak
osoki beretzat har dezan…
Haritza ez da altzifrearen
itzalpe ilunean hazten ahal,
ez eta altzifrea ere
haritzaren itzalpean.